Motor-gidaria hil egin da, auto batekin istripua izan eta gero

Usoa Agirre 2010eko irailaren 22a

Arrasate eta Aretxabaleta arteko saihesbidean (GI-627) gertatu da istripua. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera bi autok eta motorrak izan dute istripua: Peugeot 307 eta Suzuki Vitara autoak eta Suzuki Marauder markako motorra. Motor-gidaria, 38 urteko gizonezko arrasatearra (A.D.S inizialduna), istripua gertatu den lekuan bertan hil da.

Peugeot 307 autoa bidegorrira jausi da talkaren ondorioz eta bertan zihoazen 31 urteko emakumezkoa eta urtebeteko haren alaba Debagoieneko Ospitalera eraman dituzte.

Suzuki Vitara autoko gidariak ez du zauririk izan.

P1030802

P1030800

P1030799

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak