Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irriak, irribarreak eta poza utzi zuten Monterrongo zelaian atzo (egubakoitza) iluntzeko ekitaldian Irrien Lagunek. Pirritxek ezin izan zuen parte hartu atzokoan, baina haren hutsunea ez zuten batere igarri Monterrongo zelaia bete zuten neska-mutiko gazteek. Gaurko ekitaldiei dagokienez, berriz, besteak beste nabarmentzeko modukoak dira, adibidez, txosna-gunean herriko eta inguruko musika-taldeek egingo dituzten kontzertuak. 19:00etan Dirty Acustic Brothers, Gorroto eta Golpe de Estado taldeek joko dute; 23:00etan, berriz, Cool Circus, Los Cretinos eta Governors taldeek. Baina jakina, beste makinatxo bat ekintza eta ikuskizun ere badaude gaur eta bihar Arrasaten.