Monterron itxita eta kontuz ibiltzeko abisua

Ubane Madera 2010eko otsailaren 27a

Arrasateko Udalak, inguruko udal guztiek moduan, hainbat neurri hartu ditu gaurko eta biharko (zapatua eta domeka) espero den haizealdiaren aurrean. Adibidez, Monterron parkea itxita egongo da alerta gorria desaktibatu arte, eta herritarrendako gomendioak ere egin ditu. Horrez gainera, talde berezia ere prestatu dute, beharrezkoa bada ahalik eta lasterren erantzuteko.

 

Etxeetako leihoak itxi eta bermatu, balkoietatik kendu lorontziak eta kalera eror litezkeen objektuak, andamioak bermatu eta garabiden eta lan tresnen egoera berrikusi. Horiexek dira Arrasateko Udalak etxeetarako helarazi dituen gomendioak.

Etxetik kanpo zela jokatu

Etxetik irtenez gero, berriz, honako gomendioak kontuan hartzea komeni da: mendira ez joatea eta kostaldera ez hurbiltzea, erlaizetatik, paretetatik, zuhaitzetatik eta publizitate hesietatik urruntzea, kontu berezia izatea obrekin eta egoera txarrean dauden eraikinekin eta automobila ez erabiltzea, ezinbesteakoa ez bada.

 

Pintxo-potea, atzeratuta

Bestalde, Haitiren alde gaur Biteri plazan egitekoak ziren pintxo-potea atzeratu egin dute. Datorren zapaturako, martxoren 6rako egin dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak