Monterron gainezka, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoei begira

Ubane Madera 2009ko ekainaren 26a

Eguraldiak errespetatu egin zuen Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Arrasaten atzo egin zuten ikuskizuna eta Monterron lepo bete zen Katxiporreta taldeko "piraten" bihurrikeriak ikusteko. Saioaren amaiera aldera, gainera, Eguzki Laru eta Txatxilipurdiko lagunek ere bat egin zuten pailazoekin, Arrasateko umeen gozamenerako. Deigarria da, hori bai, argazkiak erakusten duen moduan, ume bezain beste heldu izan zela atzo Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen saioa ikusten. Zein ibiliko ote zen hobeto?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak