Monteko porrako sari banaketa, gaur arratsaldean

Xabier Urtzelai 2009ko uzt. 27a, 16:40
19:00ean egingo dute Xantini Txirrindularitza zale taldeak antolatzen duen Monteko porrako sari banaketa. Guztira 30.000 euro banatuko dituzte irabazleen artean. Irabazleak 12.000 euro inguru irabaziko ditu, 8.000 euro inguru bigarrenak eta 4.000 euro pasatxo hirugarrenak.

Aurtengo Tourrak badu irabazlea, eta baita Monteko porrak ere. Arratsaldean egingo dute sari banaketa, Monte tabernan (19:00), eta bertan 30.000 euro inguru banatuko dituzte saritan, lehenengo hamar sailkatuen artean. Irabazleak 12.000 euro inguru irabaziko ditu, 8.000 euro inguru bigarrenak eta 4.000 euro pasatxo hirugarrenak.

 

Aurten Monteko porrak errekorrak hautsi ditu –azken urteotan moduan–, eta 1.072 apustu hartu ditu guztira. Hala, Xantinikoek apustuekin jasotako diru guztia banatuko dute saritan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak