Atzo banatu zituzten Espainiako Itzuliko porrako sariak Monte tabernan. 701 apusturen artean, irabazlea Arrasateko 'Ballan 3' izan zen: irabazi zituen 8.412 euro. Bigarrena izen zen 'Pinotxo' eta irabazi zituen 5.257,5 euro. Hirugarren saridunak, Jesus Mari Ortiz, 2.628,7 euro eroan zituen. Ondorengoek, hamargarren sailkatura arte, 525,75 euro irabazi zituzten. Porra antolatzen duen Xantini peñak aukera aprobetxatu zuen Arrasateko txirrindulari Ivan Belasco omentzeko Frantziako Tourrean egin duen lanagatik.