Mondraren eta UDAren arteko derbia bihar, Mojategin

Mireia Bikuña 2008ko abenduaren 23a

Andoni Azkargortaren eta Igor Gordobilen taldeek urteko azken partiduan neurtuko dituzte indarrak 16:00etan. Derbia elkartearen egun erdia izendatu dute eta taberna jarriko dute Mojategin.

Aurreko aste bukaerako emaitzen ondoren, UDA sailkapeneko gorengo tokietan dago. Tolosa liderra menderatu ondoren, hirugarren tokian dago 28 punturekin. Igor Gordobilen taldeak lider bukatu dezake urtea, Mojategiko derbia irabazi eta Hondarribiak Aurreraren aurka galdu ezkero.


Sailkapenari begiratuta Mondraren egoera okerragoa da. Hamaikagarren tokian dago 20 punturekin. Andoni Azkargortaren taldearen erronka nagusiena etxeko partiduak irabaztea da. Etxetik kanpo lortzen dituen puntuak Mojategin galtzen ditu. Aste bukaeran launa berdindu zuen Euskaldunaren aurka. Urtea bukatzeko garaipena eskuratu gura dute etxeko zaleen aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak