Mondrakoei ihes egin die nazional mailak, Abantoren aurka galtzean

Mirian Biteri 2009ko eka. 14a, 22:53
Mondrako neskek ezin izan dute aurtengo denboraldia errematatu. Gaur Abanto talde bizkaitarraren kontra jokatutako norgehiagoka 1-3 galdu dute, Mojategin. Emaitza horrekin, beraz, ezin izango dute datorren urtean nazional mailan jolaku. Bi goleko errenta behar zuten arrasatearrek nazional mailara salto egiteko.

Partiduko lehen zatian ondo jokatu zuten Txiskoren neskek; 20. minutu pasatuta zegoenean, markagailuan aurreratu ziren etxekoak, Maitane Roak sartutako golari esker.

Lehen zatiko deskontura arte lortu zuten alde hori mantentzea. Atsedena iristear zegoenean, baina, bizkaitarrek partidua berdindu zuten, Amaia Perezen golarekin.

Bigarren zatian aurkariek etxekoak baino zorte gehiago eduki zuten. Arrasatearrek penalti batean huts egin zuten eta horrek partiduaren norabidea markatu zuen. Esan bezala, l-3 nagusitu ziren Abantokoak.

'Txisko'-ren iritzia

Partidua galdu bazuten ere, entrenatzailea pozik zegoen bere neskek egindako lanarekin: "Irabazteko kapazak zirela pentsatuz irten dira, baina gauzak ez dira nahi genuen bezala irten; ez dugu zorterik izan eta larregi barkatu dugu". Egindako denboraldi bikaina ere azpimarratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak