Azken hiru jardunalditan sekulako emaitzak lortu badituzte ere –aldeko 20 gol, eta kontran gol bakarra–, Mondrako gazteek ezin izan dute lehenengo postuan zegoen taldea harrapatu. Dena dela, bigarren sailkatuta kategoriaz igotzea lortu dute, eta datorren denboraldian gazte mailan izango dira.