Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
3 aretoa beteta, Amaia Albes eta Ane Garaik egindako lana txalo artean hartu zuten atzo arratsaldean. Arrasateko moda urbanoa eta rockeroa ekarri zuten ibiltokira gazte arrasatearrek. Guztira, 13 jantzi eta sorpresa bat: 'body painting'-a zeraman kutsu mitologikodun modelo bat. Ez zen ohiko desfilea izan. Musika eta koreografiak, fantasiazko makillajeak eta eszenografiak, aho bete hortz utzi zituen bertaratutakoak. Diseinatzaile eta makillatzaileen iritziak eta kronika Asteleheneko Goienkarian izango duzue.