Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehenengo zati txarra egin zuen zapatuan etxeko taldeak. Partiduko bi golez gain – 20. minutuan 0-1, eta Herizek 37. minutuan 1-1–, ez zen besterik ikusi Mojategin lehenengo 45 minutuetan. Bigarren zatian gauzak goitik behera aldatu ziren. Mondrak partiduaren erritmoa hartu zuen eta joko ona eginez makina bat gol aukera izan zituzten etxeko mutilek. Baina, ez zuten atearen aurrean asmatu; eta, aukerak ez direnean sartzen ezin da partidurik irabazi.