Mondrak gaur, domeka, jokatuko du atzo bertan behera geratu zen partidua

Xabier Urtzelai 2009ko urt. 25a, 11:45
Zikloiaren eraginez, atzo jokatu beharreko futbol norgehiagoka guztiak bertan behera geratu ziren. Aretxabaletak datozen asteotan jokatu beharko du atzo Pasaian jokatu beharreko norgehiagoka. Mondrak, berriz, Tolosarekin adostu eta gero gaur jokatuko du Mojategin, 16:00etan.

Preferente mailako bi norgehiagoka jokatuko dituzte gaur Debagoienean. Aloña Mendik domeketan jokatzen ditu etxeko partiduak, horrenbestez, oñatiarrei atzoko zikloiak ez die buruhauste handirik sortu. Hala, gaur Aloñak 16:30ean hartuko du Astigarragako Mundarro. Mondrak, baina, partidua beste asteburu batera atzeratzea baino gurago izan du zapatutik domekara atzeratzea. Hori horrela, Arrasateko zaleek gaur ikusi ahal izango dute Mondraren eta Tolosaren arteko norgehiagoka (16:00, Mojategi).

Lehen erregionala, berdin

Preferenteaz gain, gainontzeko kategorietan ere eguraldiak eragin zuzena izan du. Aretxabaleta da denboralea igarriko ez duen talde bakarra, gaur jokatuko dutelako Ilintxaren kontra Ibarran (16:30).

Asteburuko emaitzak eta bertan behera geratu diren partiduak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak