Izan ere, preferenteko taldea hilaren 16an hasiko da entrenatzen,
gero oporrak hartzeko. Hala, zuzendaritzako kideek Mojategin gura
dute lanean hasi, besteak beste, futbol zelaira lehenbailehen
egokitzen hasteko.
Batzar orokorra, eguaztenean
Horrekin batera, Mondrak datorren eguaztenean, hilak 11, egingo du
urteko batzar orokorra (Kulturaten, 18:30ean). Joan den
denboraldiaren gaineko errepasoa egin, datu ekonomikoak ezagutzera
eman eta datorren urterako dagoen asmoaren berri ematea da
batzarraren helburua.