Bihar, hilak 25, lagun arteko norgehiagoka jokatuko dute preferente mailako Mondrak eta 18 urtez azpiko euskal selekzioak. 18:30ean hasiko da norgehiagoka, eta euskal selekzioan Arrasateko hainbat jokalari izango dira. Sarrera doan izango da.
Arrasateko taldeak entrenamendu saio ezin hobea izango du bihar, eguaztena, arratsaldean Mojategin (18:30). Azkargortaren mutilek 18 urtez azpiko euskal selekzioko jokalariak izango dituzte aurrean, eta posible da selekzioko hautatzaile Joseba Nuñezek Debagoieneko hainbat gazteri deitzea, Gabonetan egin zuen moduan –Aitor Fernandez, Gorka Eraña, Jon Etxaniz...–.
Lagun arteko norgehiagoka hori doan ikusi ahal izango dute ibarreko futbol zaleek.