Lehenengo minututik atera ziren gogotsu zelaira; 20. minuturako, hiru aukera garbi izan zituzten arrasatearrek. Gainera, baloi bat zutoinera bidali zuten. Lehenengo gola Muruak egin zuen. Gero, korner bidez berdindu zuen Iruneko taldeak.
Bigarren zatian, partidu bikaina jokatu zuten bi taldeek; nor baino nor gehiagokoa. 80. minutuan egin zuen bigarren gola Lopezek; baina, azkeneko minutuan, beste korner baten ondoren, Real Unionek 2-2 berdindu zuen lehia. Hala, puntu bakarra ekarri zuten Irunetik.