Zubia dela-eta, oraingo asteburuko partidua domekara atzeratu dute. Hori horrela, zapatuan beharrean MUko jokalariek domeka iluntzean ospatu ahal izango dute garaipena; astelehenean, biharamun gozoa.
Horretarako, baina, sailkapenean ezer jokoan ez duen Urdanetari irabazi behar: "Ez da kontrario batere erraza", adierazi du taldeko kide Gorka Kintanak. Iagoba Gamarra ere iritzi berekoa da: "Ez dute aparteko kalitaterik, baina taktikoki oso ondo landuta dagoen taldea da. Akaso, orain izan dezakegun kontrario deserosoenetakoa da".
Informazio gehiago hemen.