Modu horretara, hiru hitzekoa izatetik hitz bakarrekoa izatera pasako da izena eta kooperatibismoaren sorlekua nabarmenduko dute. Uztailetik taldeko presidentea Jose Mari Aldekoa bada ere, aurretik, kargu hori Jesus Cataniak betetzen zuen garaian ekin zioten aldaketa aztertzeari. Hala jasotzen du 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariak. Baina izena aldatzeaz bat irudia ere berrituko dute: elkarri eskua ematen dioten bi pertsona irudikatzen dituen 'm' hizkia izango da logotipoa, eta 'humanity at work' leloa eramango du alboan, euskaraz 'gizatasuna lanean'. Gorri, laranja eta gris kolorekoa izango da, eta zein saili dagokion ere zehaztuko da: ezagutza, finantzak, banaketa eta industria.
Hedabideen arabera, datozen asteetan egingo dute aurkezpen ofiziala, 2007ko emaitzen eta 2008rako aurreikuspenen berri emateko egingo duten prentsaurrekoan, seguruenik.