Mondragon.edu, unibertsitate webgune onenen artean

Maider Arregi 2007ko uzt. 2a, 14:00
Usalo izeneko webguneak dio Mondragon Unibertsitatearen webgunea Espainiako lau onenen artean dagoela, erabilgarritasunaren ikuspegitik. Ondorio horretara iristeko 73 unibertsitateren webguneak aztertu ditu, 26 adierazle aintzat hartuta, denak ere webguneen erabilgarritasunarekin lotuak.



Azterketa 2006ko irailean egin zuen Usalo webguneak, jakiteko, Espainiako unibertsitateen webguneak zenbateraino diseinatu diren erabiltzailea gogoan hartuta. Horretarako 26 adierazle erabili dituzte, lau taldetan banatuta:

Unibertsitate webgunerik onenak

Mondragon Unibertsitatearekin batera, beste hiru unibertsitate hauek ere aipatzen ditu azterketak, webgune onenen jabe moduan: Universidad de Córdoba, Universidad de Santiago eta Universidad Francisco de Vitoria.

Erabilgarritasuna

Jakob Nielsen adituaren iritziz, erabilgarritasuna da kalitate ezaugarri bat webgune batena, eta adierazten du zelako erraztasunez erabil daitekeen berorren interfazea. Erabat uztarturik dago erabiltzailearen gogobetetasunarekin.

Vocento Media Trader eta CodeSyntax enpresek egin dute Mondragon Unibertsitatearen webgunea elkarlanean.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak