Mondra Tabernako inaugurazioan jende ugari bildu zen atzo

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko ira. 24a, 13:06
Atzoko inaugurazioan harrera ona izan zuen Mondra Tabernak. Arratsaldeko 19:00etan zabaldu zuten eta 21:00ak bitartean kontsumizioak doan eman zituzten. Edariez gain, pintxoak ere eman zituzten. Herritar ugari hurbildu ziren gainera.

Uztail hasieran Mondrako bazkideek Ohiko Batzar Orokorra ospatu zuten Mojategin eta abuztuaz geroztik, klubak Lagunilla tabernaren ardura hartuko duela iragarri zuten. Bada, bi hilabeteko lanen ostean, atzo inauguratu zuten Mondra Arrasateko futbol taldearen taberna.

Kluberako diru sarrera berriak lortzeko helburuarekin, Mondra arduratuko da tabernaren kudeaketaz. Baina zerbitzari lanak egiteko kanpoko jendea kontratatuko dute eta negozioak ohiko taberna baten ordutegia izango du. Mondrako presidente Patxi de Andresek esan digu espero dutela ondo funtzionatzea.

Atzoko inaugurazioaren ostean, Mondra Taberna egunero zabalduko dute 10:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak