Mondra taberna irailerako prest

Miren Manias 2010ko abu. 23a, 14:17
Mondra tabernak ordezkatuko du irailetik aurrera Arrasateko Lagunilla taberna eta iragarri bezala, futbol taldeko zuzendaritzak kudeatuko du. Lanak espero bezala igaro direla azaldu digute eta dagoeneko, azken ukituak besterik ez zaizkio falta ateak zabaldu ditzan.

Egoera txarrean zeuden egurrezko hormak kendu eta berriak ipini dituzte. Horrez gainera, morez eta beltzez margotu dute barrualdea. Erraza izan da gainera koloreak aukeratzea, izan ere, zuria, beltza eta morea dira Mondra taldeko koloreak.


Esan bezala, Mondra taberna irailean zabalduko dute eta taberna baten ohiko ordutegia izango du, nahiz eta oraindik ixteko ordua zehazteke duten. Pintxoak, ogitartekoak eta razioak ematea da haien hasierako asmoa, baina adierazi digute zabaldu osteko erritmoaren arabera zehaztuko dituztela zerbitzuok. Bi espaziotan banatuta egongo da taberna: jangelan eta egongelan, hain justu ere.


De Andresek azaldutakoaren arabera, langile profesionalak kontratatuko dituzte: tabernari eta sukaldari bana, hain zuzen; eta asteburuetan jende gaztea egongo da lanean.


Mondra tabernako arduradunak adierazi du kluberako diru sarrera ona litzatekela tabernarena. Horrez gainera, esan digu azken egunotan jende ugari gerturatu dela taberna ingurura, obrak nola doazen ikusteko eta noiz zabalduko duten jakiteko. Horregatik, erantzun ona jasoko dutelakoan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak