Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ondo hasi du Pasajesen aurkako partidua Mondrak. Lehen zatiko hamabosgarren minutuan Arandok gola egin du. Baina momentu horretatik aurrera partidua bideratu beharrean, behera egin du Andoni Azkargortaren taldeak. Pasajesek aurrera egin du eta berehala lortu du berdinketaren gola; jarraian aurretik jarri da markagailuan (1-2). Defentsan eta erasoan akats handiak egiten hasi da eta kanpotarrei mota guztietako erraztasunak eman dizkiete. Bigarren zatian, epaileak adierazitako penalti eztabaidagarri baten bitartez, hirugarrena sartu du Pasajesek; etxekoek markagailuko aldea murriztea lortu badute ere (2-3, Murua) ez da nahikoa izan.