Milioi bat euro, Udaleko lehentasunei aurre egiteko

Ubane Madera 2009ko uzt. 17a, 15:38
Udal aurrekontua zela indartuko duten jakinarazi zuten egueneko osoko bilkuran. Eta gaur egungo egoeraren ondorioz, geroago eta ugariagoak diren zerga ordainketetako atzerapenak edo zergak zatika ordaintzeko eskaerak arautzeko Udal Ordenantza onartu zuten.

Udal aurrekontua indartzeari dagokionez, udal gastuak ugaritzeak (laguntza eskaera gehiago, bereziki) eta diru-sarrerak gutxitzeak eragin du diru gehiagoren beharra zenbait lehentasuni aurre egiteko. Hala, Arrasateko Udalak ia milioi bat euro desbideratuko ditu horretarako; hain justu, 972.115 euro.

Larrialdi egoeretarako laguntzak

Diru hori erabiliko du, besteak beste, larrialdietako laguntzetarako (250.000 euro), Zerrajera 2 urbanizatzeko (500.000 euro) eta Iturbide Egoitzan inbertsioak egiteko (100.000 euro).  Eta diru hori lortuko dute lehenagotik Udalean dagoen soberakinarekin (707.115 euro) eta zenbait sailetako gastu gutxitzearekin. 

100 eurotik gora

Eta zerga ordainketetako atzerapenak edo zergak zatika ordaintzeko eskaeren araudiari dagokionez, berriz, jakinarazi zuten eskaerak egiteko inprimakiak BAZen izango direla eskuragai. Eta era berean, zergak zatika zela ordaindu ere zehaztu zuten. Adibidez, 100 eurotik beherako zorrak ezingo dira zatikatu, salbuespen egoeretan izan ezik; 100 eta 400 euro arteko zorrak ordaintzeko, asko jota hiru hileko epea emango dute eta 400 eta 3.000 euro artekoak ordaintzeko, berriz, asko jota 12 hilabete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak