Goardia Zibilek Autobidean eta San Prudentzion ipinitako kontroletan hainbat autobus eta auto geldiarazi dituzte eta baita bidaiariak identifikatu ere.
Manifestazioa hasterako Arrasateko plaza jendez beteta zegoen. Salbuespen egoerari stop pankartaren atzean Miren Legorburu, Xabier Zubizarreta, Olaizola, Iñaki Olalde, Miren Legorburu, Arantxa Urkaregi, Iñaki Errazkin eta Oihana Aranburu.
Ibilbidean barrena “PNV español”, “Ino askatu”, “Herriak ez du barkatuko” zein presoen aldeko oihuak eta irrintziak entzun dira.
Manifestazio burua Portaloira iritsi denean azken manifestariak San Andres auzoan ziren oraindik.
Plazan Xabier Zubizarretak eta Arantxa Urkaregik hartu dute hitza Arrasaten elkartu den jendetzaren oihuekin nahastuz. Inori elkartasun mezua helarazi diote eta PSOE eta PNVren estrategia politikoaren baitan kokatu dute atxiloketa. Alkatea espetxeratu izana PSOEren erabaki politikoa izan dela berretsi dute hitzaldian EAJ lagun duela.
Manifestazioaren ostean, hainbat zabor edukiontzi eta kutxazain automatiko bat erre dituzte ezezagunek eta ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.