Mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu MUk

Arritxu Barruso 2007ko api. 25a, 19:49
Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan mikrofabrikazioko laborategi berriak inauguratu ditu Mondragon Unibertsitateak. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan dira inaugurazio ekitaldian, besteak beste.

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak ikerketaren alorrean apustu berria egin du eta mikrofabrikaziorako laborategi berriak inauguratu ditu Garaia Berrikuntza Zentroan. 

Laborategiok estatuan beste inork ez dituen ekipoak erabiliko dituzte, eta horietako bat lehenengoa da Europa mailan. Bere alorrean, beraz, Europako ikerketaren erreferente bihurtuko dira.

Inaugurazio ekitaldian Eskola Politeknikoko arduradunek argi utzi dute teknologia berriak eta ikerketa alorra izan direla MUren helburu nagusia eta aurrerantzean ere horrela izango dela.

Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburua eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, MCCko lehendakaria eta MUko errektorea izan dira, besteak beste. Guztiek azpimarratu dute industria eta ikerketa alorrean Mondragon Unibertsitateak egindako ibilbide bikaina.

Inbertsioa

Inauguratu berri diren laborategi hauek eraikitzeko 1,8 milioi euroko inbertsioa egin da eta horietan 120 pertsonek osaturiko bi taldek lan egingo dute fabrikazio teknologiak ikertzen. Bi ikerketa ildo estrategiko jarraituko dituzte; materialen konformaziorako prozesu aurreratuak eta errendimendu handiko mekanizazio prozesuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak