Mikel Rico eta Kepa Ibabe txapeldun, San Juanetako Mus txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko ekainaren 29a

San Juanetako 13. Mus txapelketa irudian duzuen Aretxabaletako bikote gazteak irabazi du. Mikel Riko eta Kepa Ibabe dira eta sari moduan txapela, urdaiazpiko bana eta 1.000 euro eroan zituzten. Finalean 0-2 galtzen joan ostean, partidari buelta ematea lortu zuten. Roman Lopezek antolatzen duen txapelketan 31 bikotek hartu zuten parte eta Arrasate eta Aretxabaletako bikoteez gain, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko bikoteak lehiatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak