Mikel Laboaren omenezko kontzertuan parte hartuko du Gosek

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko azaroaren 10a

Abenduaren 1ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian 'Mikel Laboa 180º' kontzertua izango da; kantari ezagunaren bi kanturen bertsioak egingo ditu Gose taldeak. Japoniako biratik itzuli berri dira Arrasatekoak eta agenda beteta dute, Gorria diskoaren aurkezpenekin. Bihar Donostian egingo dute disko berriarekin lehenengo kontzertua; abenduaren 26an Arrasateko gaztetxean izango dira. Ines Osinaga Arrasate Irratian izan da. Kontatutakoak hemen entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak