Mikel Gonzalez Realararekin izango da 2013ra bitartean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko urriaren 28a

Mikel Gonzalez arrasatearrak kontratua berritu zuen Realarekin atzo arratsaldean; hori horrela, 2013ko ekainaren 30era arte Realean arituko da Arrasateko jokalaria. Gustura dira kontratua sinatu duten bi aldeak; jokalariak dio oso pozik dagoela kontratua berritzeagatik eta askotan esan duela bere nahia Realean jarraitzea zela, bere betiko taldea delako eta Realak eman ziolako futbolean jokatzeko aukera. Gonzalezen ametsa da Realarekin berriro lehen mailan jokatzea.

Realeko ordezkariak ere pozik daude; Jokin Aperribay Realeko presidenteak, Realarentzat berri bikaina dela dio. Aperribayk gaineratu du, Mikel oraina eta etorkizuneko jokalaria dela klubarentzat, izan ere, Realaren etorkizunean harrobiak garrantzi handia du eta Mikelen berritzeak Realaren estratejian garrantzi handia du. Loren Realeko Kirol Zuzendariak Mikel Gonzalez, Realaren etorkizunerako jokalari gakoa dela dio. 

Mikel Gonzalezek 24 urte besterik ez dituen arren, dagoeneko Realean 94 partidu jokatu ditu; 2005eko irailean egin zuen Mallorcan Gonzalezek Realarekin debuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak