Mikel Galdosek 12. egin du Sevillan, golf tourrean

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko aza. 23a, 20:25
Sevillako zelaia orain arte jokatu duen onena dela aitortu du aretxabaletarrak baina baita luzea eta zaila ere, eta jokalariek ez dutela onena eman dio.

Mikel Galdos golf jokalari aretxabaletarra ez da gustura gelditu Sevillan egin duen lanarekin. "Ondo hasi eta bukatu dut domekako eguna baina erdialdean gaizki aritu naiz eta azkenean 12. postuan bukatu dut", argitu du. "Ez dakit zer gertatu zaidan. Orain arte jokatu dudan zelairik onena da Sevillakoa, oso ondo zainduta dago, egoerak ezin hobeak dira, baina oso luzea ere bada, laku asko ditu eta jokatzeko zaila da", zehaztu du.

Peugeot Loewe golf txapelketan hartu du parte arrasatearrak, Espainiako lehen 60 jokalari onenekin batera. Raul Quirós cadiztarrak irabazi du aipatutako torneo hori.

Abenduan, Espainiako kopa
Espainiako txapelketa da Galdosen hurrengo erronka. "Abenduaren lehen astean jokatuko da, eguenetik domekara bitartean Cadizen, Sotogranden. Horren ostean oporrak hartuko ditut otsaila bukaera edo martxoa hasiera arte, eta badut gogoa", dio jokalari aretxabaletarrak. "Oso nekatuta nago. Lau aste daramat segidan etxetik kanpo, golfean jokatzen, eta nekatuta nago, etxera joateko beharra sentitzen dut. Astelehen eguerdian abiatuko naiz Sevillatik Aretxabaletara eta hantxe egongo naiz Espainiako txapelketa hasi arte", aitortu du Mikel Galdosek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak