Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astebeteko bahiketaren ostean, zapatuan askatu zituzten Playa de Bakio atun ontziko 26 tripulanteak, tartean Mikel Arana arrasatearra. Hainbat iturriren arabera, 770.000 euro inguruko erreskatea ordaindu behar izan dute atun ontzia askatzeko. Mikel Aranaren aitarekin egon gara, eta esan digu, Playa de Bakio Seychelles uharteetara bidean dela, eta espero dutela eguazten edo eguenerako Mikel etxean egotea. Esan digu bahituek jaso duten tratua ez dela hasiera batean uste zena bezain ona izan. Mikel osasunez egoera onean dagoela gaineratu du.