Miguel Ruiz izan da garaile Arrasateko squash txapelketan

Ander Monedero 2010eko urriaren 17a

Alberto Ferreirok eta Miguel Ruizek jokatu zuten finala. Partidu orekatua izan zen, eta hasieran Ferreiro 1-2 irabazten hasi bazen ere, Ruizek norgehiagokari buelta eman zion eta, azkenean, 3-2 nagusitu zen.

Egubakoitz arratsaldean hasi eta zapatu iluntzean bukatu zuten aurtengo Arrasateko Squash txapelketa. Torneoa, Euskadiko liga txapelketako azken aurreko froga da eta, guztira, 41 jokalari izan ziren Arrasateko kiroldegian, iaz baino 20 jokalari gehiago.

Arrasateko Squash txapelketak izandako parte-hartzaile kopuruarekin pozik azaldu zen Iñaki Uribetxeberria, AKEko arduraduna.

Kronika osoa eta txapelketaren irabazleari elkarrizketa ASTELEHENEKO GOIENAKARIAN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak