Miguel Buen Kongresurako hautagai sozialista Arrasaten egon da

Txomin Madina Milikua 2008ko ots. 22a, 18:47
Ostiral goizaldean hasi zen hauteskunde kanpaina, sozialistek ohikoa duten moduan, botua eskatzeko arrosak banatzen aritu dira Buen eta Arrasateko Alderdi Sozialistako hainbat ordezkari.

Arrasateko Laubide plazako merkatua aukeratu dute sozialista gipuzkoarrek hauteskundeetara begira euren aldeko botua eskatzeko. Bertan egon dira besteak beste, Paco Garcia Arrasateko zinegotzi sozialista eta Miguel Buen Gipuzkoako PSE-EEko Kongresurako hautagaia.

Ekonomia izan da gaur hizketagai hartu duten gaia eta Buenek esan du Arrasateko kooperatibismoak bezala, Zapateroren ekonomia politikak elkarizketa eta akordioa izan dituela ardatz, eta horri esker, hainbat aurrerapausu eman direla. Zentzu horretan pentsioen igoera, enpleguaren egonkortasuna eta lanbide arteko soldataren hobekuntza aipatu ditu.

Aurrera begirako konpromisoen artean, sozialistek 2 milioi lanpostu berri sortzeko asmoa dutela adierazi du Buenek, baita lan harremanei dagozkien lege eta dekretuak egiteko orduan, sindikatu eta patronalaren arteko akordioa lortzen saiatuko direla ere.

Bi herrialde eredu

Martxoaren 9an, bi herrialde ereduren arteko aukera egingo dela gaineratu du Buenek, PPk eta PSOEk planteatzen dituzten bi eredu ezberdin. Gaineratu du arazoak daudenean, PPk eskubideak murrizten dituela, eta Jose LUis Rodriguez Zapaterok gizeon zein emakueen eskubideak zabaldu dituela.

Hauteskunde kanpaina Debagoienean

Ez da Arrasate izan gaur sozialistek kanpaina egin eta arrosak banatu dituzten ibarreko herri bakarra, izan ere, goizean Eskoriatzan ere egon dira.

Datozen egunetan ere, ugariak izango dira alderdi politikoek Debagoienean egingo dituzten agerraldiak. Hala, astelehenean, hilak 25, EAko Esther Larrañaga etorriko da Arrasatera eta alderdi bereko Joseba Azkarraga datorren asteko ostiralean, hilak 29,  Bergaran egongo da. Bergaran jarraituz, EAJko Markel Olano, Joseba Egibar eta Joxer Ramon Beloki Kongresurako hautagaia bertaratuko dira otsailaren 25ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak