Miguel Buen Epeleko araztegian izan da

Arritxu Barruso 2008ko mar. 6a, 15:02
Miguel Buen, Gipuzkoatik sozialisten kongresurako hautagaia, Epeleko araztegian izan da gaur goizean. Buenek esan du Epeleko araztegia, Espainiako Gobernuak Gipuzkoako biztanleen interesen alde egiteko hartu duen konpromisoaren adierazle dela. Alderdi Popularrak araztegiaren proiektua moteldu izana ere kritikatu du hautagai sozialistak.

Epeleko araztegiari esker Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko biztanleen bizi kalitatea hobetu egingo dela azaldu du Miguel Buen Gipuzkoatik sozialisten kongresurako hautagaiak. Espainiako Gobernuak ingurumena berreskuratzeko apustu sendoa egin duela esan du eta Epeleko araztegia horren adierazle dela gaineratu du.

Buenek azaldu du, dena den, proiektu hau ez dela debagoiendarren bizi kalitatea hobetzeko Espainiako gobernua egiten ari den ekintza bakarra. MCCrekin ere elkarlanean dihardutela adierazi du hauek ekoizten dituzten etxe tresnak ekologikoagoak izan daitezen.

Eusko Alkartasunako kideak ere Epeleko araztegian izan ziren orain dela egun batzuk. Hauek araztegiaren atzerapena salatu zuten. Hautagai sozialistak azaldu du atzerapen hori Alderdi Popularraren errua dela, guztiz, gobernuan egon ziren lau urteetan lanak esleitu ez zituztelako.

Buenek esan du araztegiko lanak alderdi sozialistak finkatutako epe barruan amaituko direla eta 2009rako araztegia oso-osorik martxan egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak