Migeltxu Kajoi, Maritxuren lehengusua Iurretan

Jon Berezibar 2010eko irailaren 16a

Gertuko ahaidea ala zuzeneko konpetentzia izan dakiokeena agertu zaio kutxako birjinari ez oso urruti. Aurtengo Iurretako sanmigeletako ekarpen berrietako bat da: jai batzordeak iurretar guztiak dotore aterarazi gura ditu urriko lehen barikuan, Maritxu Kajoi egunean bertan eta bezala. Martitzenean batzordekoek egitarauaren aurkezpenean agertu zutenez "Arrasatekoei protagonismoa kentzeko asmorik ez dago" baina Eneko Abasolok azaldu zuenez "ideia polita iruditu" zitzaien herritarrak "dotoreak iruditzen zaizkien arropekin jaietan irtetea". Sanmigelak irailaren 28tik urriaren 3ra ospatuko dituzte Iurretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak