Metala izango da nagusi asteburuan zehar 3.60 aretoan sei kontzerturekin

Jasone Zabala 2009ko martxoaren 19a

Biharko eta etziko gauak metal gauka izango dira 3.60 aretoan. Bihar hiru talderen kontzertua ikusi ahal izango dute aretora hurbiltzen direnek, 22:30ean. Euskal Herriko hardcore trash metal taldeak izango dira: Bermeoko Ost taldea, Andoaingo Kudai eta Bergarako Rotten Tennagers. Hamalau urte taula gainean gitarrak astintzen ari diren bermeotarrek Inorena ez den lurrean laugarren diskoaren aurkezpena egingo dute bihar. Kudai taldea, berriz, duela zazpi urte sortu zen Donostian eta Hutsa bere diskoko abestiak joko dituzte; azkenik, Bergarako Rotten Tennagers taldekoek emango diote amaiera biharko gauari. Sarrerak 5 euro balioko ditu eta ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte.

 

Estatuko metal beltza, etzi

Etzi, berriz, black metal kontzertua izango da estatuko beste hiru talderekin: Coruña aldetik Marthyrium taldea etorriko da; Kantabriatik Eldereon eta Valentziatik Profundis Tenebrarum. Sarrerak 10 euro balioko du eta kontzertu hori ere 22:30ean hasiko da.
Marthyrium taldea 2006an sortu zen eta 2007an egindako azken diskoaren aurkezpena egingo du Arrasaten: Rites of Vengeance & Darkness.
Kantabria aldetik Eldereon taldea etorriko da. Duela 14 urte sortutako taldea da, eta 2007an egindako diskoaren abestiak joko dituzte. Azken disko horren izena Insane Dreams of the Forgotten Ones da. Azkenak taulara igotzen valentziarrak izango dira. 1997 urtean atera zuten beraien lehen diskoa –Dark and Eternal– eta aurten zazpigarrena kaleratu dute: Pathogenesis. Disko horretako abestiak joko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak