Mertxe Ruiz de Alegria: "Inoiz jokatu ez dutenek ere erosi dute aurten Gabonetako loteria"

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko azaroaren 24a

Gabonetako loterian jokatuko dute aurten ere arrasatearrak, askok, gainera, kristitik ateratzeko esperantzari heldu diote horrela.

Erdiko kaleko loteria administrazioan egiten du lana Mertxe Ruiz de Alegriak. 61 urtez dago zabalik Arrasateko administrazio hori. Mertxek dio inoiz jokatu ez duten herritarrak ere joan direla aurten dezimoak erostera. "Kanpotik ere askok eskatu digute. Krisia badago, baina loteria barik, behintzat, ez du gelditu jendeak", dio Mertxek.

Aurten, Mertxeren alaba, Elisa Lezeta, hasi da lanean, familiako hirugarren belaunaldia. Gabonetako bere lehen loteriako zozketa izango da.

Entzun Arrasate Irratian egindako elkarrizketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak