Aratusteetan zergatik ezin dela egin azaldu digu Ibai Arteko presidente Arantza Arantzabalek. Batetik, gogorarazi du horrek zaildu egiten duela bezeroak azokara joatea. Eta bestetik, Uarkapen Aratusteetako bazkaria egiten behar dutela aipatu du: "Bazkaria antolatzen dabiltzanak ahalegindu ziren beste lekuren bat aurkitzen, baina ez zuten ezer egokirik lortu".
Gaineratu du orduan pentsatu zutela martxoaren 1eko asteburua egokia zela euren azokarako. Baina, jakina, orduan hauteskundeak dira.
Martxoaren 14-15a eskaini zieten hurrengo; baina data hori beranduegi da neguko jantzien merkealdia egiteko. Horrenbestez, eta egutegian leku libre askoz gehiago ez dagoela ikusita, esan bezala, martxoaren 7an eta 8an egingo dute.
Deskontu txekea
Bestalde, Ibai Artek gogora ekarri du Ibai Arte txartelaren erabiltzaileak hasi direla erosketen truke puntuak batzen: bost euroko, puntu bat. 200 puntu batzen dituenari 10 euroko deskontu txartela emango diote.