Merkemerkaua asteburuan: "Kalitatea prezio merkean" eta opariak merkealdi azokan

Jon Berezibar 2009ko mar. 6a, 15:21
Zapatu eta domekan 10:30tatik 21:00etara egongo da zabalik Uarkapen 'Merkemerkaua', arropa eta osagarri aukera zabalarekin. "Bezeroei kalitaterik onena preziorik txikienean ematea", horixe litzateke Merkemerkauaren helburua. Erosleei dagokienezhori, ze herriko merkatariek negu sasoiko soberakinei aterabidea emateko modua daukate eta hori litzateke merkealdien azokaren funtsa, neguko salgaiak apaletatik kendu ahal izatea. Interes bikoitza duen azoka da, hortaz.

Aurten 20 bat komertzio egongo dira Uerkapen – azken orduan ere batu liteke bateren bat –, ia guztiak arropa dendak eta umeendako jantzietan ere aukera zabala egongo da. Aurten ez da, iaz bezala,  euro bateko sarrerarik kobratuko.

Txartelarekin, opariak

Hain zuzen, hori da aurtengo berrikuntzetako bat baina baita ere erosketak Ibai-Arte txartelarekin egiteko aukera ere. Aurtengoan 10 eurotik gorako erosketak ordaindu ahal izango dira merkatarien elkarteak ateratako abantailen txartelarekin. Horrez gain, azokan bertan ipiniko dute elkartearen standean txartela erakusten duten bezeroen artean astebeteko bidaia Tenerifera eta Kantabrian asteburu bateko egonaldia zozkatuko dituzte, erosketak egin zein ez.
Azokan bertan ere egongo da txartela egiteko aukera eta baita zozketan parte hartzekoa ere. Bazkide berri guztiek ardo botila bana eskuratuko dute gainera. Aurten ez da haurtzaindegi zerbitzurik egongo ia jende gutxik erabili zuelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak