Merkemerkaua 2008 egitea aztertuko dute

Ubane Madera 2008ko urtarrilaren 21a

Asteleheneroko Tokiko Gobernu Batzarrak landuko dituen gaien artean aurtengo merkealdien azokaren antolaketa izango dute.

Merkemerkaua 2008 izeneko ekimena antolatzea da asteleheneko batzarrean udal gobernuak aztertuko duen puntuetako bat. Iaz egin zuten lehenengo aldiz ekimen hori, herriko hainbat dendarik eskaintza bereziak eginez, merkealdien azoka bat antolatu zuten, alegia.

 

Horrez gainera, udal gobernuak Santa Ageda eguna gertu dugula gogora ekarriko du, izan ere, Gesalibarko auzotarrek eskatu dute laguntza auzoko jaiak antolatzeko. Halaber, Santa Agedako Koroei dirulaguntza ematea ere aztertuko dute astelehen arratsaldeko batzarrean.

Eta, besteak beste, obren atalean, berriz, azpiegitura berri bat aurkeztuko dute: Gazteluondo eta Arrasate Pasealekua batzeko bide bat egitea. Hala, obra hori egiteko proiektua idazteko lanak esleitzea da aztertuko dutena. Eta obren atalean, baita ere, landuko dute puntu bat Ferrerias kalean plaza txiki bat sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak