Merkealdietako azoka egingo dute asteburuan Uarkapen

Jon Berezibar 2007ko otsailaren 23a

Bihar, zapatua, eta etzi, domeka egingo dute Uarkapen 'Merkemerkaua' merkealditako azoka. Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarako 23 komertziok merkealdietatik geratzen zaien arropa ipiniko dute frontoian. Denetariko saltokiak egongo dira: ume zein helduendako arropa, kirola, dekorazioa... Goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Arrasateko Udalak eta Ibai Arte elkarteak antolatu du egitasmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak