Mendi bizikleta irteera Musakolan, bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko maiatzaren 15a

Mendi bizikleta irteera egingo dute bihar, Musakola jaietako batzordeak antolatuta. Goizeko bederatzietan hasiko da, Musakolako Legarra plazan, Ziar-Ola elkartearen aurrealdean. Izena bihar bertan eman behar da 8:00etatik 8:45era bitartean. 10 euro ordaindu behar da. Esan behar da segurua ez dela barne sartzen.

Beste batzuetan egin duten moduan, aurten ere bi ibilbide antolatu dute: 40 kilometro eta 25 kilometrokoa. 

Jatekoak eta edatekoak

Jatekoak eta edatekoak egongo dira ibilbidearen erdi aldean. Amaieran luncha eta opariak emango dituzte antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak