Mende erdia bete du Fagor Arrasatek asteon

Jon Berezibar 2007ko aza. 14a, 18:09
Fagor Arrasatek atzo 50 urte bete zituen. Berez, atzo bertan ez zuten ekitaldi berezirik egin, baina badute ospakizunak egiteko asmoa. Hala abenduan, Josean Alustiza presidenteak aurreratu duenez, Santamasetako pilota partiduaren antolaketan parte hartzea eta Miarritzeko baleta ekartzea dira asmoetako batzuk.

Fagor Arrasate izan zen, Josean Alustiza presidenteak azaldu moduan, "Arrasateko esperientzian erregistratu zen lehen kooperatiba". Orain dela mende erdi gertatu zen hori. Ulgor bi urte lehenago abiatu bazuten Fagor Arrasate izan zen lehena Lan Ministerioaren Kooperatiba Erregistroan. 14  behargin hasi ziren 1957an eta gaur egun 550 dira 4 egoitzatan banatuta (bi Arrasaten eta Markina eta Donostian besteak).

Ospakizunak abenduan

Abenduaren 1ean fundatzaileak omenduko dituzte, Kultur Aten argazki erakusketa ipiniko dute eta Uerkapen bazkaria egingo dute. Ospakizun horiek enpresa barrura begirakoak izango dira baina herrirako asmorik ere badaukate. Hala, Santamasetako pilota partiduaren antolaketa parte hartzea da asmoetako bat eta baita ere Miarritzeko baleta Arrasatera ekartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak