Mekanikalanekoak gaur ere protestan, beltz kolorearekin

Ubane Madera 2009ko abenduaren 18a

Mekanikanal enpresako hainbat langilek egubakoitzeroko manifestazioa egin dute gaur Arrasaten, 11:00etan hasita. Gaurkoan, baina, kolore beltza izan du manifestazio horrek, langileen aldarrikapenak egiteaz gainera, asteon hil den lankide bat gogoan izan dutelako.

O.A. 30-40 urteko gazteak martitzenean izan zuen istripua Gasteizera bizikletaz zihoala. Bidetik irten, errepidera joan eta automobil batek harrapatu ostean, gaur arte (egubakoitza) koman egon da; ikusi dute, baina, burmuinak ez zuela erantzuten, eta hala, gaur hil egin da.

Langileek, manifestazioan eraman duten pankartan, lazo beltza margotu dute, lankidea gogora ekartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak