Mekanikalanek 3 milioi euroko zorra, baina 6 milioi euroko aktiboak dituela adierazi dute. Enpresa laster itxiko dutela uste dute; langileek eskatzen dute ez ixteko, eta ixten bada dagozkien kalte-ordainak jaso ditzatela. Lan agintaritzaren deiaren zain daude orain, euren bertsioa emateko; alde bien iritzia ezagututa agintaritzak txostena idatziko du eta epaileari eman, honek azken erabakia hartu dezan. Erabakia hartu aurretik kontua ondo ikertu dadila eskatzen dute langileek.