Mekanikalan, bi bertsio lan gatazka baten inguruan

Julen Iriondo 2009ko abe. 11a, 14:54
Manifestazioa egin dute goizean Arrasaten Mekanikalan enpresako langileek. Enpresa Legution dago, baina ugazaba arrasatearra da, eta 40 langileetatik erdia inguru debagoiendarrak. Enpresarekin gertatzen ari denaren gainean bertsio kontrajarriak dituzte langileek eta ugazabak.

Langileek salatzen dute maiatzetik ez dutela kobratu. EREan izan diren sei hilabeteetan ez direla jarritako baldintzak bete, eta denbora horretan enpresaren jabeak diru asko hartu duela bere poltsikorako, besteak beste, langileei egindako lanagatik ez ordainduta. Langileen susmoa da enpresa itxi egin gura duela, kaleratzeengatik dagokiena ordaindu gabe.

Azaroaren 2tik konkurtso legearen menpe dago Mekanikalan enpresa, eta beharginek esaten dute administratzaile konkurtsala ugazabaren mesedetan ari dela.

Miel Alberdi ugazabak, berriz, dio konkurtso legearekin administratzailea dela agintzen duena, eta berak ez duela zerikusirik haren erabakietan. Alberdik dio bera ez dela inongo dirurekin geratu, irabazitako guztia lantegian bertan inbertitu duelako orain arte.

EREko baldintzetako bat omen zen langileek %70 kobratzea, gehiena langabeziatik, eta zati bat enpresatik, enpresak ordaintzeko ahalmena izan ezkero; baina ez ei dago horretarako aukerarik, dirurik ez dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak