Matxismoak hildako emakumeei buruzko hausnarketa piztu gura dute plataformakoek

Jon Berezibar 2007ko aza. 21a, 17:13
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunari begira, 'Emakume asko falta dira, erailak izan dira eta zuri bost axola' leloa aukeratu du Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren kontrako plataformak. Agerraldia egin zuten atzo, hausnarketa eragiteko eta datozen egunotan egingo diren ekimenen berri emateko. Domekan elkarretaratzea egingo dute 19:00ean herriko plazan.

2005ean onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Lege Integrala "positibotzat" jo bazuten ere, urtetik urtera hilketa kopuruak gora egiten duela eta beraz lege horri "zerbait falta" zaiola ohartarazi zuten. Hala, adibidez, tratu txarrak direla-eta, salaketa jartzen dutenen lau emakumeetatik bat gaztea dela adierazi zuen. Horrez gain, iaz Estatu espainiarrean hil zituzten 68 emakumeetatik %30ak baino ez zuela aurretik bikotea salatu esan zuen. "Arazo larri baten aurrean" gaudela eta horren aurrean, sentsibilizazioa ezinbestekotzat jo zuen. Erakundeek egiten dutena ere "ez dela nahikoa" eta epe motzera, "baliabide gehiago" abian jarri behar direla esan zuen. Mankomunitateak bultzaturiko zerbitzuak eskatu zituen, "udalerri txikienetara ere irits daitezen". Azkenik, Emakume Txokoak egiten duen lana txalotu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak