Matrikulazioa, eskola publikoan zein ikastolan

Ubane Madera 2009ko urt. 29a, 16:26
Arizmendi Ikastolak eta Goieskolak, Debagoieneko euskal eskola publikoak dagoeneko antolatu dituzte ate irekien jardunaldiak. Hau da, ikastolaren zein eskola publikoaren eskaintza ezagutu gura duenak datorren astean hasita izango du hori egiteko aukera.

Eskola publikoak edo Goieskolak hiru lekutan egingo ditu ate irekien jardunaldi eta batzar informatiboak: Haur eta Lehen Hezkuntzari (0-12 urte) dagokionez, Bedoñaben (San Andres auzoan), astelehenean, otsailaren 2an, 18:00etan. Musakola auzoan duen ikastetxean, berriz, hurrengo egunean, martitzenean izango dira, hor ere 18:00etan. Eta bigarren hezkuntzari dagokionez, berriz, Arrasate Institutua bisitatzeko aukera ere emango dute otsailaren 4an, eguaztena, 18:00etan.

Ikastola

Arizmendi Ikastolari dagokionez, berriz, honako hitzorduak egin dituzte: Haur Hezkuntzari dagokionez (0-3 urte), San Viator Txiki gunean otsailaren 2an, astelehenean da hitzordua, 18:00etatik 19:15era; Santa Teresan, martitzenean, 17:00etatik 18:30era eta Umezaintzan ere martitzenean izango da batzar informatiboa, baina, 18:00etatik 19:00etara.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, berriz (6-12 urte), San Viator Txiki gunean astelehen eta martitzenean izango dira ate irekiak, 16:45etik 18:30era. Santa Teresa gunean, martitzenean 17:00etatik 18:30era, eta Gazteluondo gunean, egubakoitzean, 16:30etik 18:30ak bitartean.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak