Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaztea irratiak (EITB) antolatzen duen Maketa Lehiaketako 10 finalisten artean aukeratua izan da Mary May 'Free like an eagle' abestiarekin. Abesti honekin ezagutu genuen Danbaka lehiaketako hirugarren edizioan. XIX. Maketa Lehiaketan epaimahaiko kideek hautatu dituzte 10 abesti eta orain kantuok grabatu beharko dituzte entzuleen euren gustukoena aukeratzeko. Bihartik apirilaren 28ra arte eman daiteke botoa "Entzuleen saria" jaso dezan.