Martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketa abian

Maider Arregi 2008ko urt. 15a, 13:46
Emakume Txokoak argitaratu ditu aurtengo martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketako oinarriak. Haien arabera, 2008. urteko Martxoak 8ko Kartel Lehiaketan emakumeen parte hartze sozio politikoaren garrantzia azpimarratu nahi dute, Arrasate mailan edo maila orokorrean.

Hala, kartelean ipini beharreko leloa librea izango da, baina aipatutako gaiarekin zerikusia izan beharko du.
Lanak entregatzeko epea, berriz, otsailaren 15ean bukatuko da. Egun hori baino lehen eraman behar dira, beraz, lehiaketarako kartelak Biztanleen Arreta Zerbitzura, Portaloira. Sariari dagokionez, azpimarratzeko modukoa da, izan ere, irabazleari 900 euroko saria emango diote.

Bestalde, Udalak egoki ikusten badu, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa egin ahal izango du lehiaketaren ostean, bestetan egin izan duen moduan.  Argibide gehiago behar izanez gero, Emakume Txokoan eskura daitezke, 943 79  41 39 telefono zenbakian edo Udalaren webgunean ere kontsulta daiteke: www.arrasate-mondragon.org.

Ikastaroak

Emakume Txokotik beste abisu bat ere iritsi da urtarriletik martxora bitarteko ikastaroekin lotuta.
Hain justu ere, jakinarazi dute Emakume Txokoaren egitarauan iragarritako barreterapia ikastaroaren ordutegia oker dagoela. Ipini, ipintzen du eskolak izango direla egubakoitzetan, 16:00etan hasi eta 18:00ak arte. Bada, eskolak beranduago izango dira: 18:00etan hasi eta 20:00ak bitartean, alegia.  

Bestalde, urtarriletik martxora bitarteko ikastaro orokorrei dagokienez, atzo, hilaren 14a zabaldu zuten ikastaroetarako izena emateko epea, eta astia izango da urtarrilaren 24ra arte. Edozelan ere, hasi, urtarrilaren 28an hasiko dira ikastaroak eta ekainaren 13an bukatuko dira.

Hori ikastaro berriei dagokienez. Baina jarraipeneko ikastaroak ere izango dira urtarrilean hasita; hau da irailean hasitako ikastaroek jarraipena izango dute orain. Yoga, Tai Chi, eskulanak, dantza garaikidea eta ingelesa dira ikastaro horiek. Kasu horretan, urtarrilaren 21ean hasiko dira.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak