Martxoaren 4an zozkatuko dituzte babes ofizialeko etxebizitzak

Ubane Madera 2009ko ots. 25a, 13:28
Aurreratu egin dute Zabalguneako (Gelma) eta Uribarriko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Martxoaren 12an iragarri bazuten ere, martxoaren 4an egingo dute.

Uarkape frontoian egin dute hitzordua gaur zortzirako, martxoaren 4rako, babes ofizialeko 175 etxebizitza zozketatzeko. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako promozioen barruan egindako etxebizitzak dira eguaztenean zozkatuko dituztenak: Zabalguneako (Gelma) 131 etxebizitza eta Uribarriko 44 etxebizitza.

Halakoetan ohi duten moduan, zozketa publikoa egingo dute. Eguerdian hasita, Jaurlaritzako ordezkariak izango dira Uarkapen.

Lurrazal-eskubidea

175 etxebizitza horietatik 75 izango dira lau urteko antzinatasuna duten eskatzaileendako; 65 etxebizitza izango dira 25 eta 35 urte bitarteko eskatzaileendako eta beste zortzi elbarriendako. Gainerako 27 etxebizitzak kupo orokorrekoak izango dira.

Etxebizitza horien lurrazal-eskubidea da Jaurlaritzak zozketatuko duena; hau da, 75 urterako etxebizitzak dira. 130.000 eta 140.000 euro bitarteko prezioa dute eta garaje eta trastelekuarekin adjudikatzen dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak