Martitzenerako, Osakidetzako zentro guztietan, 24 orduko greba deitu dute sindikatuek

Mireia Bikuña 2008ko urt. 24a, 17:32
ELA, SATSE, LAB, CCOO, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek deitu dute egun osoko greba, azken hilabeteotan egiten diharduten negoziazioek esperotako emaitza eman ez dutela ikusita. Hala, deialdia Osakidetzako zentro guztietara egin dute: osasun zentro zein ospitaleetara.

Dekretua

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 26an dekretu bidez onartu zituen 2009ra arte Osakidetzako langileen lan baldintzak. Erabaki hura "inposiziotzat" hartu zuten sindikatuek, eta salatzeko, hamabost minutuko hainbat lanuzte egin dituzte urtarrilean zehar. Era berean, Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuarekin negozioak "bertan behera" uztea leporatu diote Osakidetzari.
Gainera, Negoziatu arte borrokatuko dugu lelopean kaleratu duten oharrean gaineratzen dute abenduko dekretuak medikuen eskakizunak bakarrik hartzen dituela kontutan, "gainontzeko langileen baldintzei kasu egin barik".
Eusko Jaurlaritzak onartutako bigarren dekretuak, karrera profesionalaren ingurukoak, aldi baterako langileen eta langile finkoen artean "desberdintasunak" sortzen dituela salatu dute.
Horregatik guztiagatik mobilizazioekin jarraitzeko erabakia hartu dute. Hala, datorren astean egingo duten grebaren ondoren, otsailaren 12an, 14an, 19an, 21ean, 26an eta 28an bi orduko lanuzteak egingo dituzte goizez eta arratsaldez,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak